Ainara Maia Urroz
2009ko udaberria
UDABERRIAREN AHOTSA
Ahots bat,
urrundik datorren ahots bat
belarrietan jotzen ez duen ahots leun bat,
ahots bat
txisturik gabe tunttunaren airean dator
guganaino pixkanaka.
Ahots bat
hilarri batetik atera dela...
More
Ainara Maia Urroz
2009ko udaberria
UDABERRIAREN AHOTSA
Ahots bat,
urrundik datorren ahots bat
belarrietan jotzen ez duen ahots leun bat,
ahots bat
txisturik gabe tunttunaren airean dator
guganaino pixkanaka.
Ahots bat
hilarri batetik atera dela dirudi
udaberriaz eta udaz mintzo da,
gorputzak pozez betetzen ditu
ezpainetan irribarre bat pizten.
Ahots bat
nik entzuten dut
giza ahots bat besterik ez
bizitzaren nahiz borroken porrota zeharkatzen du
ostotsen eta kalaken murmurioa hondoratzen.
Eta zuk, entzuten duzu?
Ahotsak zera dio:
pena iraupen laburrekoa izanen da,
sasoi ederra hurbil dago.
Entzuten duzu?
1
Less